XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zorrak orrdaindu bearr ete dira?.

Zorrik ez egitea da onena.

Zorra, lorra; au egia.

Ez zorrik egin, benetako bearr izan bage.

Ta egin-bearra izan ezkero, albait lasterren ordaindu.

Oparo jan-edan, bitxiz jantzi ta andikiro bizitearren, zorrez bete, ta ordaintzeko alegiñik ez dagienak, okerrkeri gaitza egiten dabe.

¡Oneik lakoak amaika samin garratz iruntzi-azoten dautse gizakume zintzoai!.

- Ta aurrkitutako gauzak?.

Aurrkitutako gauzea, jabeari emon bearr yako.

Aurrkitu dozuna biurrtu ezpa-daizu, ostu egiten dozu (Agustin D.).

Jabea nor dan jakin ezkero, emon eta kitu.

Edontzia sakuan idoro ebenean Jose'ren anayak, onela egin eben.

Jabea nor dan jakin ezik, aurrkitzeko alegin egin, geyago edo gitxiago, gauzearen balio neurriz; gauz utsa ba'da, alegin andia egin bearrik ez dago; aldintsua ba'litz, iragarri, egoki danez.

Jabea agertu-ezik, norberarena da.

Agertuta be, legez euneko amarr, edo zerbait gitxiago, oso aldintsua danean, aurrkitzalleari yagoko.

Kistarr zintzoak, orratiño, aurrkitutakoa jabeari itzultzeko, ez dira sariari begira egon bearr.

4.- Zer da dollorrkeria?.

- Iñori epetan emondako diru ordez, zillegi dan baño euneko mozkiñ (erreitu) geyago kentzea da dollorrkeria.

Jesandako (prestau) diru saritzat, berenez ezin irabazgoirik kendu ledike.

Jesan alkarri, ezer arrtzeko uste bage.